Hitzaurrea
Memoria babestea
Gure udalerriko meatzaritza iragana ahanzturan gera ez dadin, Muskizko Udaleko Kultura Sailean behar beharrezkoa iruditzen zaigun proiektu batean lan egiten ari gara. Funtsean, honetan datza proiektua: dokumentazioa biltzea, oraindik geratzen zaigun ondasun materiala identifikatu eta nabarmentzea, eta horretaz gain, ehun urtetik goragoko historia izan duten meatzaritza ustiaketetako pertsonen irudiak, dokumentuak eta oroitzapenak jasotzea.
Eusko Jaurlaritzako laguntza ekonomikoarekineta Ondasun Materiala ikertu, berreskuratu eta zabaltzen lan egiten duen Ondartez enpresaren eskutik, Muskizko Meatzaritza barrutien inbentarioa eginda, inguruko ondasun elementuak ezagutu, definitu eta baloratzeko, elementuak ze egoeratan dauden eta ze funtzio zuten ere jaso da, bai eta zaintzeko eta berreskuratzeko beharrak eta horretarako zenbaterainoko presa dagoen ere.
Era berean, Trueba Dokumentazio eta Dibulgazio Elkarteak urteak daramatza Enkarterriko Ondasun Inmaterialean lan egiten. Neurri handi batean, Trianoko Mendi zabaletan oinarritu du bere ahalegina elkarte honek, inguru hauetako burdin aberastasunean eta XIX. mendearen erdialdean abiarazi zen meatze ustiaketa sendoan. XIX. Pobeña- Cobaron meatzaritza esparruan ere, alegia, burdinazko mendietako kostaldean, mineral masa aberats handia izan zen, eta ia mende luze eta jarraitu batez aritu ziren hemendik minerala ateratzen, soldatapeko ehunka peoi, mineralaren kontratista abilak, meatzetako patroi gogorrak, ingeniari ausartak eta portu teknikari adoretsuak.
Pilatutako ezagutzak ez du ezertarako balio, irakasteko gai ez bagara, jendarteari gure udalerriko ez hain aspaldiko iragana bizirik mantentzen lagunko dioten kontzeptu argiak helarazteko kapaz ez bagara. Azken finean,argitalpen honen bidez, meatzaritzak hemen nolako eragina zuen ulertzen lagundu nahiko genuke, nola iritsi ginen ustiaketa bizi batera, burdin minerala agortu arte, paisaiko aldaketak, eta, noski, geratzen diren hondarrak, atzoko meatzaritza gune aktiboak, soldatapeko peoiak eta meatzetako patroiak uztartu zituen arragoa, borroka sozial eta ideologikoen sorlekua eta Bizkaiko aberastasunaren abiapuntua interpretatzen lagundu nahi genuke.
Muskizko Udalean dibulgazio argitalpen hau ipini genuen abian, eta atsegina eta pedagojikoa izatea espero dugu. Testuetako egilea Ricardo Santamaría da, Trueba Dokumentazio eta Dibulgazio Zentroko koordinatzailea, inguruko historia kontatuz abiatzen da, hasiera lainotsuetatik meatzaritza ustiaketa bizieneko urteetaraino, bertan lan egin zuten protagonisten oroitzapenetan bizi diren meatzaritza hondarrak birsortzen.
Informazioa osatze aldera, inguruko sasoi desberdinetako birsortze historikoak gehitu ditugu, Javier Gandarillas marrazkilariaren eskutik, betiere bildutako informazioari jarraiki. Garrantzitsua da nabarmentzea euren balio artistikoa gorabehera ez direla lamina apaingarri hutsak (hori ere badiren arren), horren ordez, Pobeña-Cobaron meatze esparruari buruz dauzkagunezagutzetan oinarrituta egindako birsortzeak dira.
Kepa Fournier Zubizarreta
Muskizko Udaleko Kultura Teknikaria