XVII. kapitulua
Bueltako minerala
Ba zirudien aireko tranbia ez zela inoiz gelditzen, zarata grabe eta sarkorra zuen, batik bat, lainoa edo zirimiria zegoenean; aireko tranbiaren bidetik hurbil bizi zirenak ohituta zeuden eta denbora kontrolatzeko balio zien. Hala ere, benetan, aireko tranbia sarri egoten zen geldirik. Larunbat eta igandeetan ez zuen funtzionatzen, ez eta kable, motor eta tenkagailuetan matxurarik, balderen bat zintzilik edo haize bortitza egonez gero. Matxurak ohikoak ziren, Trianoko, Las Carreraseko eta Campomarreko koadrilek azkar egiten zituzten konponketak, une bakoitzean behar zen tartean.
Konponketa jakinak ziren, mantentze lan orokorra udan egiten zen, dorre guztiak margotu eta gurpil guztietako ardatz guztiak eta frikzio puntuak koipeztatzen ziren. Lerroak bideak edo pertsonak bizi ziren guneak zeharkatzen zituzten guneetako babes hesiak ikuskatu eta premiarik egonez gero konpondu egiten zituzten.
Ontzira lekuan mineral garbi eta aukeratuz betetako baldeak zamatzen ziren, eta hutsik zeuden beste batzuekin tartekatu, denek ere bueltako bidea hartzen zuten Trianorantz. 634 errepide nagusian zegoen isurbidean, ehun metrora, Putxetara jaisten, mineral garbia deskargatzen zuten. Hurbil zegoela eta harrigarria badirudi ere, Orconera Iron Oreko Garbitegiko minerala ez zen inoiz Campomarreko Gazteluko Kargalekuan ontziratu.
Putxetako instalazio hauetan dozena bat langilek egiten zuten lan, lerroaren mantentze-lanetarako tailerra zeukaten, bulegoa eta lerroko zaintzaileentzako gela.
Isurbide honetatik garbiarekin zamatutako baldeak San Migelen kokatutako kargalekuetaraino igotzen zituen lerro bat ateratzen zen, gaur egun Gallarta26 futbol taldeko zelaia dagoen lekuraino. Baldeak hutsik itzultzen ziren Putxetara eta han Trianora zihoan lerroan lotzen ziren.
Material garbiak ez zuen San Migueleko isurtegian bukatzen bere ibilbidea, izan ere, hemen bagoietan zamatu eta Vía Chiquita deitutakotik «El Carmen» tunela gurutzatuz Konpainia honek Orconera auzoan zituen instalazioetara iristen zen.
Konpainia honek auzo honetan sei kiskaltze labe bazituen ere, mineral hau ez zen erreduzitu behar. Campomarreko garbitegitik zetozen oxidoek nahikoa mea zuten aprobetxatu ahal izateko, hori horrela, bagoiak beste tren batean lotu eta Argalario mendiaren hegal osoa zeharkatzen zuten, Gorostiza igaroz, konpainiak itsasadarrean Lutxana parean zeukan kargalekuraino ailegatzeko; kargaleku hori hor dago oraindik.
Putxetatik San Miguelerako balde lerroak ez zuen egunero funtzionatzen, beharraren arabera erabiltzen zuten edo Putxetako isurbidean mineral garbi gehiegi zegoenean.
Bainulariak. 1890 aldera meatzaritzaren menpe gelditu ziren Somorrostro Haraneko hondartzetan, bainularien irudi gogoangarria.26. Gallarta. Trianoko Mendietako herririk inportanteena izan zen. 1876tik aurrera, meatzeen ustiategiek desagerrarazi zuten Labarga auzo jendetsutik alde egindako biztanleez osatu zen. 1890ean, Gallartan sei mila biztanle baino gehiago elkartu ziren. Bertan Abanto eta Zierbena udalerriko udaletxea zegoen eta bazituen denetariko zerbitzuak ere. Arboledarekin batera, sindikatuen eta kulturaren presentziarik indartsueneko herriak ziren, oso gizarte anitza emanez. Minerala agortzearekin batera eta biztanle askok alde egitearekin batera, aniztasun hura ere desagertuko zen. Azken finean, Gallartak Labargaren antzeko prozesuari jarraitu zion eta, horrela, 1966tik aurrera, meatzeen eremua zabaltzeak desagerrarazi zuen. Biztanle gehienak pixkanaka-pixkanaka Ezker Ibarreko herrietara edo oraingo Gallartara mugitu behar izan ziren. Meatze herri zahar horretatik ez zaigu inolako arrastorik gelditu.↩