Edizio digital honi buruz

Muskizko Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 2021eko ekainean argitaratutako Pobeña-Cobaron meatze barrutia liburuaren edizio elektroniko hau 2022ko uztailaren 19an sareratu zen. Ricardo Santamaría (testuak) eta Javier Gandarillasen (ilustrazioak) egindako lanaren html edizio hau Muskizko liburutegiak burutu du.

Ahal den neurrian, jatorrizko ediziora mugatu gara, baina irudien, oharren eta bibliografiaren tratamendua html formatu horretara egokitu behar izan da.

Paperezko jatorrizko edizioaren akats batzuk zuzendu dira

Aholku, iradokizun eta ohar guztiak ongi etorriak dira gure harremanetarako postan.