VII. kapitulua
Meatzetako kontratistak
Meatzetako kontratista askok eta askok ustiatu zuten minerala lur hauetan, edozein kasutan, gure Pobeña-Cobaron meatze esparruan José McLennan izan zenaren ospea nabarmentzen da, burutsua eta nekaezina izateagatik.
McLennan sendiko lehena Eskoziatik etorri eta 1860 aldera Santanderren finkatu zen sendiarekin. Burdinbideetako obra publikoetako kontratista, Alar del Rey-Santander eta beste hainbat trenbide eta Europa iparreko kanalak eraikitzen parte hartutakoa. Seme batzuk izan zituen, baina lan honetan Enkarterriko eskualdeko meatzaritzan modu aktiboan eragina izan zuten horietaz bakarrik arituko gara.
Seme nagusia José McLennan (1845-1914) izan zen, meatzetako ingeniaria eta negozio gizon abila. Meatzetako kontratista modura, Cobaron inguruan izan zituen kontzezioak ustiatzeko zenbait konpainia sortu zituen, eta 1868an José McLennan Meatzetako Konpainia abian ipini zuen. Bizkaian kontzesio asko eduki zituen eta Kantabrian gehien eduki zituena izan zen.
José McLennan Trianoko Mendietako kostaldera iritsi zenean, 1864 inguruan, Cobaron harro- hegi bat zen, hau da, tontor garaiago batzuen aurretik zegoen muino bat, eta deigarriena zen zain izugarri batez osatua zegoela. Ezegonkortasun politikoa gorabehera, inauguratu berria zen Trianoko ferrokarrilak bultzatuta, zeinak minerala Ortuellatik Galindo ibaiko ahoraino garraiatzea errazten baitzuen, zaina abiada bizian ustiatzeari ekin zion, eta berak ezarri zituen gerora ia-ia ehun urtez iraungo zuten meatze ustiaketako oinarriak.
Bere anaiatako batek, Francisco McLennanek, urtetan zuzendu zuen Orconera Iron Ore konpainia, eta Campomarrenaino iristen zen aireko tranbia eraiki eta abian jartzeko arima izan zen. Mamarigan XX. mendeko 90. hamarkadaraino iraun duen jauregitxo bat eraiki zuen, gizon langilea eta zeharo erlijiosoa izan zen, bere kronistaren arabera, alegia, Tomás Gillin Agirre poeta eta kalonje gallartarraren arabera, zapatak pobre bati eman zizkiola eta etxera oinutsik iristeko gai zen Francisco McLennan. Aitzitik, langileei kontzesio gutxi ematen zizkien, Greba Batzordearen arabera, berak eragin zuen 1905ko greba, Matamorosen peoi bat legez kanpo kaleratzeagatik. Beste anaia batek, Gabriel McLennanek, Barbadunen kargalekuak altxatzeko baimena eskatu zuen eta Campomarreko Gazteluko kargalekua eraiki zuen Vizcaya-Santander Mining Company enpresako kudeatzaile izan zen.
Orconera Iron Ore konpainiaren mineral garbitegia, aurreko ustiakuntzan bazterretan galdutako mea berreskuratzeko