Biblioterapia

Sendatzen duten liburuak. Osakidetza eta Liburutegiaren arteko lankidetza.

Liburutegi guztiek ez dute osasun-zentroarekin eraikina partekatzeko zortea; Muskizen 1988tik da horrela. Kanpotik begiratuta, edozeinek pentsa lezake, bizilagunak izanik, erabiltzaileak artatzeko proiektu komunak sortzea denbora kontua baino ez zela izango.


Kontsultetan irakurleak eta liburutegietan gaixoak ikusteko begirada bat besterik ez zen behar. Muskizen, begirada-aldaketa hori liburutegiaren ekimenari esker gertatu dela esango genuke; baina, ikusezintasun urte horiei amaiera emateko bi solairuko tartea igo dutenak Osakidetzako profesionalak izan dira, haur-medikuntza zerbitzukoak (Mónica, Irene eta Clari).


Haiek gogorarazi digute liburuek gaixotasunak prebeni eta osatu ditzaketela, eta gu biok biltzen gaituen eraikin honek biblioterapia proiektu bat abian jartzeko aukera ematen duela: mediku-gainbegiraketa eta liburutegi-aholkularitza uztartzen dituzten irakurketa generikoak errezeta ditzagun.

Irakurketa-vademecuma

Gure irakurketa-gidak, osasun-profesionalekin lankidetzan sortutakoak.

Dolu eta Galera

Maite dugun norbait galtzea ulertu eta prozesua igarotzen laguntzeko liburuak, adin guztietarako baliabideekin.

Gida ikusi
🎗

Laguntza Onkologikoa

Prozesu onkologikoan zehar haurrak eta nerabeak laguntzeko irakurketak.

Gida ikusi
💬

Medikuntza Grafikoa

Gaixotasuna eta osasuna ikuspegi berezitik lantzen dituzten komikiak eta nobela grafikoak.

Gida ikusi
🧠

Emozioen Tailerra

Emozioak ulertu eta kudeatzeko baliabideak. Gure lehen tailerrean oinarrituta.

Esploratu