¿Buscas un libro para leer?
Zer edo zer irakurri nahi?

hau nire liburua da eta neure eskuz ari naiz eskribitzen.

mila zortziehun eta hogeita hamaikako jaunaren urte honetan hamabost urte bete ditut eta leihoaren ondoan eserita nago eta gauza asko ikusten ditut. txoriak ikusten ditut eta haien garrasiek zerua betetzen dute. arbolak ikusten ditut eta hostoak ikusten ditut.

eta hosto guztiek zainak dituzte goitik behera.

eta arbola guztiek azala zartatua dute.

ez naiz oso altua eta nire ilea esnearen kolorekoa da. mary dut izena eta ikasi dut nola esaten den nire izena letraz letra. m. a. r. y. horrela letreiatzen da.

zer gertatu zen kontatu nahi dizut baina tentuz ibili behar dut ez joateko zalapartaka bigantxak ate-langara bezala ze hori egiten badut presakaegi joango naiz eta estropezu egin eta erori egingo naiz eta dena dela zuk nahiko d uzuna da ni pertsonak hasi behar duen lekutik hastea.

eta hori hasieratik da.