Muskizko jaiak

Donibane Jaiak 2025 - Egitaraua

Alkatearen Agurra

Urteroko izaera eta dibertitzeko gogo berarekin, muskiztarrok indarrak hartu ditugu gure Donibaneko jaiez gozatzeko. Aurten ere aniztasuna nagusi duen programa batekin gatoz, guztiok, muskiztarrok eta ingurukoek, parte hartu eta egunaz zein gauaz gozatu ahal izateko.

Alkate gisa, prestatu dugun programarekin ondo pasatzera animatzen zaituztet, baina baita aurreikusitako jarduerak errespetuz bizitzera ere. Muskizko udalerrian erasorik gabeko espazioen aldeko apustua egiten dugu, guztiok jaiaz goza dezagun.

Gora Donibaneko jaiak, gora Muskiz!

Edu Briones Lerchundi, Muskizko alkatea

Tradizioa eta Ikuskizuna: Zuzien Jaitsiera

San Juan sua gure jaietako ekitaldirik garrantzitsuena da, jende ugari erakartzen du eta muskiztar guztiontzat harrotasun motibo da. Zuzien jaitsiera astelehenean, hilak 23, 22:30ean hasiko da geltokitik.

Zuzien Jaitsiera Muskizen

Jarduera horretarako 4.000 zuzi inguru banatzen dira. Ez ahaztu segurtasun gomendioak jarraitzea!

Eraso Matxistarik Gabeko Gunea: Gune Morea

Jaietan eraso matxistarik bizi edo ikusiz gero, jarri harremanetan:

Telefonoa / WhatsApp (Gune Morea): 747 483 434

Zer egin eraso matxista ikusten baduzu?

Intereseko beste kontaktu batzuk:

SATEVI (24h)900 840 111
Udaltzaingoa946 707 925
Gizarte Zerbitzuak946 709 936
Ertzaintza Muskiz944 063 460
SOS Deiak112

Indarkeria Matxistari buruzko Informazio eta Sentsibilizazio Gunea:
Meatzari Plazan: Ekainaren 13an, 19:00etatik 22:00etara.
Jai Eremuan: Ekainaren 20an eta 21ean, 21:00etatik 03:00etara; Ekainaren 23an, 23:00etatik 03:00etara.

Doako gaueko autobus-zerbitzua - JAIBUSA

Udalak doako gaueko autobus-zerbitzua jarriko du muskiztarrentzat, C.F.Somorrostro markesinatik (Villarias eraikina) udalerriko auzoetara etxera itzultzeko.

Garrantzitsua: Autobusa herritarrak beren etxeetara eramateko baino ez da, ez da inor plazara itzultzeko eramango.

Egitarau Zehatza

OSTEGUNA, EKAINAK 19

BARRAKAK – 1,5 €

JAIETAN ZEHAR, MUSKIZKO BURUHANDIEK FESTA ANIMATUKO DUTE PLAZAN.

OSTIRALA, EKAINAK 20

LARUNBATA, EKAINAK 21

IGANDEA, EKAINAK 22

ASTELEHENA, EKAINAK 23

ASTEARTEA, EKAINAK 24

Muskizko Kuadrillen Desafioaren Probak

Esker Onak

Eskerrak eman nahi dizkiegu 2025eko SAN JUAN JAIETAKO EGITARAUA prestatzea ahalbidetu duten talde eta elkarteei, haien lankidetzagatik eta eskuzabaltasun osoz egindako lanagatik.

Programatutako jardueretan azken orduko aldaketak izan daitezke; hala bada, ahalik eta lasterren iragarriko dira.

Eskerrik asko! Eta ondo pasa Muskizko jaietan!

Jai Batzordea.